ES | EU
Gobierno Vasco

ERNIOBEA B.H.I.

 

Otelarre,35

20150 Villabona

 

ERNIOBEA BHI-ren HISTORIA TXIKIA

  

 

Institutoa zegoen bezela bere hasieran

 

Erniobea Institutua 1996an sortu zen eta Villabonako Fleming ikastetxearen eraikinaren alde batean kokatu zuten. 1995-1996 ikasturtera arte Larraul, Aduna, Alkiza, Asteasu, Zizurkil eta Villabonako ikasleek OHO ikasketak bertako edo ondoko herriko ikastetxeetan egiten zituzten. OHO bukatu ondoren gehienak Tolosara joaten ziren ikasketak jarraitzera. 1996an, Hezkuntzako Erreformaren eraginez, Derrigorrezko Hezkuntzaren antolaketa aldatu zen . Lehen ez bezala, ikasleak 12 urterekin institutura (Tolosara) joan beharko zuten DBH egiteko. Horrek gurasoengan kezka sortu zuen, ez baitzuten bere seme alabak adin horretan herritik irtetea nahi. Hori dela eta, Erniobea bailarako Fleming, Pello Errota, Pedro Mª OtaƱo, San Millan, Aduna eta Alkiza ikastetxetako gurasoak bildu eta DBH Villabona edo Zizurkilen ezartzea eskatu zuten. Hezkuntza Sailak, gurasoen eskaera horri erantzunez, Villabonan institutu berria jartzea erabaki zuen. Honela 1996ko irailean ERNIOBEA BHI-k bere ibilbideari ekin zion 9 irakasle eta DBH 1. eta 2. mailako 92 ikaslerekin. Ordutik hona eta urterik urte ikasle kopurua hazi egin da. Horri erantzuteko 2002. urtean eraikuntza handitu egin zen, 9 gela berri sortuz Erniobea eta Fleming ikastetxeen beharrei erantzun ahal izateko.Urte horretan ere, estali zen bertako frontoia.

Gaur egun 250 ikasle ditugu eta badirudi kopuru herrek goruntz egingo duela datozen urteetan. Hori dela eta, laster batean beste handitze bat ezagutuko dugulakoan gaude.

 

 Instituoa frontoirik gabe

© erniobea
Telefonoa: 943693733 | Fax: 943509980 | 012952aa@hezkuntza.net