ES | EU
Gobierno Vasco

HEZKI TESTAREN IRABAZLEAK

2017-2018 ikasturteko azken Hezki-Testa irabazleak.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi.

 

.

 

II SOKA TIRA TXAPELKETA MISTOA

 

Erniobeako II. soka-tira txapelketa mistoko irabazleak: 2A gela. Zorionak!

 

DBH4. UR MARA

Ostiralean DBHko 4. mailako Plastika eta Ikus Hezkuntzako ikasleak Urmara museoan ibili ginen. Hasieran, Koldobika Jauregik prestatutako ekintza batean, ikasleek beraien eskuaren moldeak egin ondoren, kopia atera zuten. Eskuak lehortzen ziren bitartean, basoan zehar ibilaldi interesgarri bat egin genuen.


SURF

 

Osasun eta kirola  eta Frantseseko ikasleek surf ikastaro bat egin dute, Zarautzen.


 

FRAISORO LABORATEGIRA BISITA

 DBH4. mailako biologiako ikasleek Fraisoro laborategia bisitatzeko aukera izan dute. Zizurkilgo Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategiak ingurumen eta landa ingurunearen garapen alorrean analitika eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu.

 

Bertan, besteak beste, ura, lurra, sagardoa, txakolina, animalien eta landareen laginak   analizatzeko erabilitako teknika ezberdinak ezagutu dituzte eta baita kalitate eta kontrol sistemak ere.

 


 

 

LGTBI EGUNA

Aurten ere, Maiatzak 17a, LGTBI eguna ospatu dugu jai giroan eskolan. Oraingo honetan, ikasle pandero-jole eta trikitalariak izan ditugu lagun. Aurrez, geletan bullying homofobikoaren kontrako bideoaK  ikusi ditugu  eta ikasle guztiok eskumuturrean zinta solidarioa jantzi dugu. Ondoren, ikasleen ekimenez, lehen solairuan LGTBi kalea izendatu da.

 

Ospakizun xumea bezain beroa aurtengo Maiatzak 17a. Eskerrik asko guztioi.


© erniobea
Telefonoa: 943693733 | Fax: 943509980 | 012952aa@hezkuntza.net