BATXILERGOKO AURREMATRIKULA EGITEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA
Batxilergoko aurrematrikula egiteko beharrezkoak dira zerrendako dokumentuak :
· Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria · Ikaslearen NANaren fotokopia · Ikasleari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia · Aita/Amari dagokion Famili Liburuko orriaren fotokopia edo Lege- Tutorea izatearen ziurtagiria · Ikaslearen Aita, Ama edo Lege-Tutorearen NANaren fotokopia · Ikaslearen argazkia
DBH4. ORIENTAZIOA 2018
· Apirilaren 18an, asteazkena, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzat hitzaldi bat emango dugu, hurrengo gaiak aztertzeko: Datorren ikasturterako aukera desberdinak ( batxilerrak, lanbide heziketa,… ) ikastetxeko orientatzaileak eta ikasketa buruak egingo dutelarik.
· Apirilaren 23an, astelehenean, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzak; Orixe institutua eta Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuko ikastetxeen aurkezpena bertako irakasleek egingo dutelarik.
· Apirilaren 25ean, 4. mailako ikasleak Tolosako Orixe eta Tolosaldea ikastetxeak bisitatzera eramango ditugu. AGENDA 21. KLIMA ALDAKETA
17-18 ikasturtean , Erniobea BHI ikastetxeko Agenda 21 proiektuaren barruan , KLIMA ALDAKETA eta bere eragina ekosistemetan eta izaki bizidunetan aztertzen ari gara. Gai honen inguruko ekintzen barruan, apirilak 16an, 3. eta 4.DBHko ikasleak Klima Aldaketari buruzko hitzaldi batean izan gara Gurea aretoan .Tolosako Lanbide Heziketako irakaslea den Oskar Soto eta bere ikasle batzuek hitzaldi interesgarri eta dinamikoa eskaini digute.
Mila esker!!
ZIBERMANAGER
SARE SOZIALEN ETA SMARTPHONEN ERREALITATEA NERABEENGAN
Apirilaren 12an ostegunean, arratsaldeko 18 :00etan ikastetxeko liburutegian antolatu den hitzaldirako gonbidapena luzatzen dizuegu.
Zibermanager proiektuarekin bat eginez, sare sozialetan aditua den Iratxe Esnaola Arribillaga izango dugu hizlari. Sare sozial eta smartphonen errealitatea nerabeengan izango dugu gai nagusia. Hitzaldia euskaraz izango da.
FLYSCH
4.mailako ikasleek Algorri interpretazio zentroko teknikarien eskutik, Zumaiako Flyscha ezagutzeko aukera izan dute.
Irteeraren helburua marearteko ekosistemaren aberastasuna ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha zer den eta nola sortu zen jakitea izan da.
MARTXOAK 8 ERNIOBEAN
Martxoak 8a dantzan (FLASHMOB), jai giroan eta batik bat ikastetxe osoaren partaidetza aktiboan ospatu dugu. Irakasle-ikaslez osatutariko eztanda moreak “asko maite, asko bizi” lelopean, ikastetxeko patioa berdintasunaren aldeko aldarri bilakatu du.Hezkidetza batzordetik, bereziki, eskertu nahi dizuegu bertan protagonista izan zareten guztioi.
|