ES | EU
Gobierno Vasco

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA EGITEKO BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

 

Batxilergoko aurrematrikula  egiteko beharrezkoak dira zerrendako dokumentuak  :

 

·        Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria

·        Ikaslearen  NANaren fotokopia

·        Ikasleari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia

·        Aita/Amari dagokion Famili Liburuko  orriaren  fotokopia edo Lege- Tutorea izatearen ziurtagiria

·        Ikaslearen  Aita, Ama edo Lege-Tutorearen NANaren fotokopia

·        Ikaslearen argazkia

 

DBH4. ORIENTAZIOA 2018

·                   Apirilaren 18an, asteazkena, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzat hitzaldi  bat emango dugu, hurrengo gaiak aztertzeko:

Datorren ikasturterako  aukera desberdinak ( batxilerrak,  lanbide heziketa,…  )  ikastetxeko orientatzaileak eta ikasketa buruak  egingo dutelarik.

 

·                   Apirilaren 23an, astelehenean, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzak; Orixe institutua eta Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuko  ikastetxeen aurkezpena bertako irakasleek egingo dutelarik.

 

·                   Apirilaren 25ean, 4. mailako  ikasleak Tolosako Orixe eta Tolosaldea ikastetxeak bisitatzera eramango ditugu.

AGENDA 21. KLIMA ALDAKETA

 

17-18 ikasturtean , Erniobea BHI ikastetxeko Agenda 21 proiektuaren barruan , KLIMA ALDAKETA eta bere eragina ekosistemetan eta izaki bizidunetan aztertzen ari gara.

Gai honen inguruko ekintzen barruan, apirilak 16an, 3. eta 4.DBHko ikasleak Klima Aldaketari buruzko hitzaldi batean izan gara Gurea aretoan .Tolosako Lanbide Heziketako irakaslea den Oskar Soto eta bere ikasle batzuek hitzaldi interesgarri eta dinamikoa eskaini digute. 

 

Mila esker!!

 

ZIBERMANAGER

 

SARE SOZIALEN ETA SMARTPHONEN ERREALITATEA NERABEENGAN

 

Apirilaren 12an ostegunean, arratsaldeko                18 :00etan  ikastetxeko liburutegian antolatu den hitzaldirako gonbidapena luzatzen dizuegu.

 

Zibermanager proiektuarekin bat eginez, sare sozialetan aditua den Iratxe Esnaola Arribillaga izango dugu hizlari. Sare sozial eta smartphonen errealitatea nerabeengan izango dugu gai nagusia.

Hitzaldia euskaraz izango da.

 

KULTURA ASTEA 2018

Argazki  bilduma  ikusteko, argazkian klik egin.


 

 

 

 

 

 

FLYSCH

4.mailako ikasleek Algorri interpretazio zentroko teknikarien eskutik, Zumaiako Flyscha ezagutzeko aukera izan dute.

 

Irteeraren helburua marearteko ekosistemaren aberastasuna ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha zer den eta nola sortu zen jakitea izan da.

 

 

 

MARTXOAK 8 ERNIOBEAN

 

Martxoak 8a dantzan (FLASHMOB), jai giroan eta batik bat ikastetxe osoaren partaidetza aktiboan ospatu dugu. Irakasle-ikaslez osatutariko eztanda moreak “asko maite, asko bizi” lelopean, ikastetxeko patioa berdintasunaren aldeko aldarri bilakatu du.

Hezkidetza batzordetik, bereziki, eskertu nahi dizuegu bertan protagonista izan zareten guztioi.

 

 

DBH4. ORIENTAZIOA 2018

DBH4. ORIENTAZIOA 2018

·                   Apirilaren 18an, asteazkena, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzat hitzaldi  bat emango dugu, hurrengo gaiak aztertzeko:

Datorren ikasturterako  aukera desberdinak ( batxilerrak,  lanbide heziketa,…  )  ikastetxeko orientatzaileak eta ikasketa buruak  egingo dutelarik.

 

·                   Apirilaren 23an, astelehenean, ikastetxeko liburutegian, 17:00etan, 4. mailako gurasoentzak; Orixe institutua eta Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuko  ikastetxeen aurkezpena bertako irakasleek egingo dutelarik.

 

·                   Apirilaren 25ean, 4. mailako  ikasleak Tolosako Orixe eta Tolosaldea ikastetxeak bisitatzera eramango ditugu.

© erniobea
Telefonoa: 943693733 | Fax: 943509980 | 012952aa@hezkuntza.net