| EUSKAL ASTEA 2013 ASTELEHENA, martxoaren 18a:
OSTEGUNA, martxoaren 21a:
Emakumeen kontrako inderkeriaren eguna
Azaroaren 25ean, ospatuko den eguna dela eta AGIPASEk (Asociación Guipuzkoan de Padres y Madres Separados) eta Villabonako Udalearen
laguntzaz, 3.mailako ikasleekin tailer hauek antolatu ditugu ERNIOBEA Institutoan 3. Mailako tailerretan landuko dena 1. Mutilen eta neskeen baloreak 2. Historiako gertakizun batzuk aztertu: Martxoak 8a, eskoletan erakusten zena... 4 Aldizkaritako ereduak aztertu 5 Indarkeri mota Datak 3Bn, Abenduaren 4n, Asteartean 14:10-16:00.
3Cn, Abenduaren 5an, Asteazkenean 12:40tatik-14:00 etara
3An, Abendu
aren 10an, Astelehenean 14:10-16:00
Atzerriko hizkuntzak: Bekak. Hemen duzue dokumentazioa.
Lenguas extranjeras: Becas. Aquí esta la documentación. 3.mailako orientazioa/ Orientación de 3º de DBH
Orientatzaileak lagungarri izango zaizuelakoan zuen seme-alaben orientazioan ondorengo dokumentuak argitu ditu// Esperando que sean de utilidad para la orientación de los alumnos de tercero la Orientadora ha publicado los siguientes documentos: 3. mailako orientazioaren aurkezpena/Presentación de la orientación de 3º Antzerkia lantzen eskolan Antzerki Tailerreko emanaldiak:
- Maiatzaren 23an, Errenderiako Langaitz Ikastolan - Maiatzaren 30ean, Berastegiko J.A. Muñagorri eskolan - Ekainaren 21ean, Erniobean
3. DBH-koak Oiartzungo Musika Museoan eta Arditturri mehategitan
Munduko musikako instrumendu desberdinak ikusteko eta bereizteko aukera izan zuten eta ondoren Arditturrira joan ginen eta talde berdinak mantentu ziren.Garai bateko mehategiren funtzionamendua bidearen bitartez erakutsi ziguten.
AMAIUR ETA ZUGARRAMURDIRA IRTEERA
Bigarren mailako, 3DKko eta 3 Euskal Kulturako ikasleekin Amaiur eta Zugarramurdi ezagutzera joan ginen. Toti Martinez de Lezearen “Ilargiaren alaba” eleberria irakurri dute eta bertan inguru horretan XVI.mendean gertatutako sorgina eta Inkisizioaren inguruko istorio bat kontatzen da. Horren aitzaki, Zugarramurdiko kobazuloak ikusi genituen. Gertutasunagatik eta aurten Nafarroaren Konkistaren 500urte betetzen direla eta Amaiurko gaztelua ere ikusi genuen. Hemen dituzue egun horretako argazkiak:
Antzerkia taldea "Kafka eta papin bidaiaria" ikusten
"Kafka eta panpin bidaiaria" antzezlana ikustea joan ginen Donostiako Victoria Eugenia antzokira. Antzezleak Jose Ramon Soroiz, Aitziber Garmendia eta Ainara Ortega ziren. Bai ikasle eta bai helduentzat zuzenduriko antzezlana da eta denok disfrutatu genuena. Emanaldia bukatu ondoren, Kristina-enea parkera abiatu ginen eta bertan eskolan lantzen ari garen "9 ez da 9" antzezlana entsaiatzeko aukera izan genuen ingurune ezin-hobe batean. Ikasleen jarrera eta portaera bikaina izan zen. 3.DBHa Fraisoron
Itsasmendikoi Fraisorora bisitaldi didaktikoa egin genuen urtarrilaren 27an 3DBHko ikasleekin eta nekazaritza eta abeltzaintzarekin lotutako jarduerak ikusi ahal izan genituen: Antton Kazabon
Antton Kazabon idazlea izan zen ostegunean, otsailaren 23a, gure ikastetxean. Bigarren mailako ikasleek berak idatzitako “Pirtzina zilborrean” liburua irakurri dute eta honi buruzko nahi zituzten galderak egiteko aukera izan zuten. Azkenik, sei ikasle boluntariok lehiaketa egin zuten eta bi txapeldunei berak idatzitako liburu bana oparitu zien.
Ricardo Alcántara
Otsailaren 10ean Ricardo Alcántara idazlea etorri zen geure ikastetxera. 3Dk eta 4.mailako ikasleek berak idatzitako Deabruaren eztena eleberria irakurri dute eta, horren aitzaki, hemen izan genuen idazle ospetsu hau. Liburutegian bildu ginen eta bere biografiaren laburpen bat egin zigun lehenik eta ondoren, nahi genituen galderak egiteko aukera eman zigun. Egon ez zinetenontzat hemen duzue berari buruzko datu gutxi batzuk eta ondoren Deabruaren eztenaren laburpen motz bat. Ricardo Alcántara Uruguayen jaio zen eta nahiko gazte handik joan, Brasilen urte batzuk egin eta Barcelonara etorri zen, gaur bertan bizi da. Haurrentzako eta gazteentzako idazten du gehien bat. Hauek dira titulu batzuk: -“Un cabello azul”, “Un cuento grande como una casa”, “Carne y uña”…haurrentzako -“¿Quién quiere a los viejos?”, “Deabruaren eztena”,…gazte eta helduentzat. Laburpena: Seme zaharrena heroinaren munduan erortzeak familia desegitea ekarri du. Aitak alde egingo du, seme gazteenak anaia drogazalea babestu nahi izango du. Amak berebiziko aldaketa izango du: etxekoandrea izatetik, kanpoan lan egitera pasako da eta buru-belarri saiatuko da semea aurkitzen eta tratamenduan jartzen.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (12- 16)
Santo Tomas Azoka
Abenduak hogeitahirun Eskolan zegoen festa Hamahiru postu janariz Eta apainduraz beteta Dantza, giro oso ona Eta musika gainezka Jende ugari zegoen gehio Ezin genuen eska Lasto fardo probak ere Egin genittun barrezka Beste eskola askotan Horrelako gauzik ezta Hurrengo urtean etorri hobea izango da eta!!! (Jon Mujika,3DK)
Ikasturte honetan, urtero bezala, AZOKA abenduaren 23an ospatu genuen. Ikasle talde bakoitzak postu bat jartzen du eta lehiaketa izaten da. Lehiaketan hiru sari banatzen dira eta , postuaren montaian eta jasotze-garbiketan ikasleen parte-hartzea, postuaren atonketa eta ikasleen jarrera hartzen da kontutan. Oraingo honetan, hiru saridunak hauek dira: 1.saria 1C 2.saria 2B 3.saria 3B Bestalde, egun honetan baserritarrez jantzita etortzen gara eta ondoen jantzita dagoen neskari mantal bat oparitzen zaio eta ondoen jantzita dagoen mutilari atorra. Ikasturte honetan neska irabazlea Uxue Mendizabal eta mutil irabazlea Jon Mujika izan dira.
2012ko udan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdia
Atzerrian alemana, frantsesa eta ingelera ikasteko ikastaroetarako plazak.
Anoetako herri kirolak 2011-11-11
Puntu batengatik galde genuen baina ederki pasa genuen. Argazkiak ikusteko zapaldu behekoa:
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||