IRTEERAK ETA EKINTZA OSAGARRIAK                                                                                                                                  

AGENDA 21   
                                               

                                     

LANBIDE HEZIKETA. AURREMATRIKULA


1. Lanbide Heziketaren Aurrematrikula epea : Ekainaren 1 etik 19ra. On line: 19ra arte  ( https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ )
 Modu presentzialean, ikastetxe bakoitzeko idazkaritzaren ordutegi barruan, egiten da 
Atxikituta  bidaltzen dizuet  Lanbide Heziketan onartua izateko prozesu  osoaren  datak (Zerrendak  kontsultatzeko,  ondo begiratu egutegia, egun finkoak dira eta ) 
2. Kontuan hartu eskabide bakarra egiten dela eta  6-8  ziklo/ ikastetxe eskatu behar direla, zure lehentasunaren araberan. ( 1. aukeran ez badizute   plazarik ematen, zure 2. aukeran ematen dizute ......horregatik  eskatu behar dira bat baino gehiago)
3. Tolosako bailarako Lanbide Heziketaren  Ikastetxeek, Lanbide Heziketaren,   ikuspegi  zabal bat   aurkezteko asmoz,  bideo batzuk  egin dituzte, zuekin  eta ikasleekin konpartitzeko.


Une  honetan,  erabaki  garrantzitzu  bat hartu  behar dutenez,  gure bailarako   ikasketak eta ikastetxetako informazioa  ezagutzea, ezinbestekoa da.   Zentroetako  bisitak  egin ez ditugunez,  denbora eskeintzea  bideoak   ikusteari  oso komenigarria da. 

Ikasketen esperientzia:  https://we.tl/t-Xodkk9DaNu
Praktikak eta lan mundua:  https://we.tl/t-pohqv5ZXlD
Ikastetxeak eta eskaintza:   https://we.tl/t-niWL1JOUuF

LGTBI FOBIAREN KONTRAKO HILABETEA

Hezkidetza taldetik, LGTBi fobiaren kontrako hilabete artistikoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hezki-testa online izango da (klik egin argazkian informazio gehiago eskuratzeko). Horretaz gain zuek sortutako bideo, abesti, artelan.eta argazkiak bidaltzera animatzen zaituztegu.
Hezki-testaren erantzuna zein zuen abesti, bideo eta argazkiak hezkidetza@erniobea.eus helbidera bidali.

Animatu zaitezte, sari polittak egongo dira!! 
HEZKIDETZA

ARGIA ALDIZKARIA : ERNIOBEA BHIko ZUZENDARIARI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Maiatzeko Argia aldizkarian Olatz Zumetari, Erniobea BHIko zuzendaria, egindako elkarrizketa argitaratu dute.
Bertan, gure ikastetxeak egoera berri honi nola erantzun dion azaltzen da: Egin beharreko aldaketa metodologikoak, eskolaren kezka nagusiak,  eskola komunitate osoak egoera berria egokitzeko egin duen ahalegina, etab.  
ERREPORTAIA IRAKURTZEKO : https://www.argia.eus/argia-astekaria/2686/erniobea-ikastetxea

Dani Blancoren argazkia

 

BATXILERGOAN ETA LANBIDE HEZIKETA : AURREMATRIKULA IKASTURTEA 20-21

COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz, Batxilergoan, eskabideak aurkezteko epe berria maiatzaren 11tik 22ra bitartekoa izango da, luzapen berririk egiten ez bada. Hala ere, eskabideak online aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 4tik aurrea (Hezkuntzaren WEB orrian, Inskripzioa ON LINE 20-21 ikasturteko Batxilergoan onarpena)

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Esteka honetan www.orixe.net matrikulatu  aurrematrikularen informazio guztia duzue ere.

Lanbide Heziketan, matrikulatzeko epeak oraindik ez dira zehaztu.

Egun hauetan zuen seme-alabek Orixe Institutuak,  Tolosaldeko Lanbide Heziketak, Andoaingo La Salle Lanbide Heziketak eta Tolosako Inmakuladako Lanbide Heziketak antolatu dituzten ate ireki birtualetan eta bideokonferentziatan parte hartu dezakete. Honen inguruko informazioa ikasleen korreotara bidali da

Gogoratu www.erniobea.eus (Orientazioa) web orrialdean aurre-matrikulazioaren inguruko   informazioa eskura dagoela.

Datorren asteko astelehenean, maiatzaren 11an, Josemi Eizagirrek (Ikasketa Burua) eta Marian Lamatak (Orientatzailea) bilera birtual bat egingo dute, 17:30etan euskaraz eta 18:30 etan gazteleraz. 

Edozein zalantza izanez gero, zuzendaritza@erniobea.eus eta marianla@erniobea.eus helbideetara idatzi lasai eta zalantza horiek argitzen saiatuko gara.

 

 

OHARRA

Ez ohiko egoera honetan familia guztiei lasaitasun mezu bat bidali nahi dizuegu eta egoera honi aurre egiteko gure eskuetan ditugun baliabide guztiak erabiltzen ari garela helarazi nahi dizuegu.

 

Etxeko egoera desberdinak kontutan izanik, malgutasunez jokatu behar dugu, baina eguneroko errutina batzuk mantentzea oso garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Hori dela eta,  tutoreek beraien ikasle taldeekin datorren asterako antolaketa partekatu dute. 

 

Erniobea BHIko zuzendaritza taldea familiei arreta emateko eskolan egongo da betiko ordutegian (8:30-14:30) edo eskolako e-mailera idatzi dezakezue: zuzendaritza@erniobea.eus.

 

Hezkuntza komunitate osoa elkarren artean lagunduz aurrera egingo dugu!